Firmin Lambot
Firmin Lambot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florennes, 1886ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Borgerhout (en) , 1964ko urtarrilaren 19a (77 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
La Sportive (en) | 1919-1921 |
Peugeot | 1914-1914 |
Parte-hartzailea
|
Firmin Lambot (Florennes, 1886ko martxoak 14-Borgerhout, 1964ko urtarrilak 19) XX. mendearen hasierako txirrindulari profesional belgiar bat izan zen. Frantziako Tourra 1919 eta 1922an irabazi zuen.
Bere karrera profesionala 1908an hasi zen, urte horretan Flandria eta Belgikako txapelketak irabazi zituelarik. Frantziako Tourrean 1911 eta 1913 artean parte hartu zuen. Lehen Mundu Gerraren ondorioz, 1914 eta 1918 artean ez zen Frantziako Tourra ospatu. 1919an oso baldintza kaxkarretan ospatu zen (txikitutako errepideak, antolakuntza ezin okerragoa, eta, gerraren ondorioz, formaz kanpo zeuden txirrindulariak). Proba 11 txirrindularik baino ez zuten amaitu. Lambot bigarren izan zen itzuliaren zati gehienean zehar, baina lehenengo postura iritsi zen ordurarte liderra zen Eugène Christophek lasterketa bere bizikletaren matxura bategatik utzi ondoren.
1919ko edizioan sortu zuen Henri Desgrangek gaur egun hain ospetsua den maillot horia, itzuliko liderra identifikatzen duena. Eugène Christophe izan zen maillot horia jantzi zuen lehena, podiumera maillot horrekin igo zen lehena Firmin Lambot izan zen arren.
1920 eta 1921eko edizioetan parte hartu ondoren, 1922koan berriz irabazi zuen lasterketa, oraingoan ere, arerio baten bizikletaren matxura baten ondorioz. Une horretan 36 urte zituen, oraindik, Itzuli Handi hau irabazi duen txirrindularirik zaharrena delarik.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1908
1913
- 4. Tourrean eta etapa 1
1914
- 8. Tourrean eta etapa 1
1919
- FrantziakoTourra eta etapa 1
1920
- 3. Frantziako Tourrean eta 2 etapa
- 5. Lieja-Bastogne-Liejan
- 8. Paris-Bruselan
1921
- 9. Frantziako Tourrean eta etapa 1
1922
- FrantziakoTourra eta etapa 1
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1911 | 1912 | 1913 | 1914 | 1915 | 1916 | 1917 | 1918 | 1919 | 1920 | 1921 | 1922 | 1923 | 1924 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako Tourra | 11. | 18. | 4. | 8. | X | X | X | X | 1. | 3. | 9. | 1. | UT | UT |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Firmin Lambot - ProCyclingStats
Aurrekoa Philippe Thys |
Frantziako Tourraren irabazlea 1919 |
Ondorengoa Philippe Thys |
Aurrekoa Léon Scieur |
Frantziako Tourraren irabazlea 1922 |
Ondorengoa Henri Pélissier |